Euskara funtsezkoa da gure seme-alaben etorkizunean, eta argi izan behar dugu gurasoen inplikazioa ezinbestekoa dela gure seme-alabak euskaraz bizi ahal izateko. Gainera, eurei esker geuk ere jasoko dugu euskara.
Euskaldunak izan arren, batzuetan kezka bat baino gehiago sortuko zaigu eta oztopoak eta zailtasunak ere aurkituko ditugu bide horretan. Horiei aurre egiteko, euskara zerbitzuak zuontzat lagungarri izango den
www.emangiltza.eus webgunea dauka martxan.
Atari horretan sartuz gero, besteak beste honakoak aurkituko dituzue:
GILTZAK: gurasoentzako aholkuak, gomendioak eta jolasak
TESTIGANTZAK: zuon egoeran dauden beste guraso batzuen testigantzak
TRESNAK: hiztegi, ipuin, joko, marrazki bizidunen… estekak; argitalpenak: Nola lagundu etxeko lanak egiten, Euskarazko produktuen katalogoa, Aita-ama eskolako lanak nik egin behar ditut, Gero eta gaztelania gehiago erabiltzen dute lagunartean…
AHOLKUAK: beste guraso batzuk egindako galderak eta erantzunak aurkituko dituzue. Baina zalantzaren bat argitu barik geratu bazaizue, hemen galdetu ahalko duzue
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina