2022(e)ko urriaren 2(a), igandea

EMAN GILTZA.

Emangiltza 2022

Ez dadila euskararen katea apurtu.

Hizkuntza bat bizirik dago erabiltzen den neurrian.

Transmisioa gurasoengandik seme-alabengana izaten ohi da, baina baita seme-alabengandik gurasoengana ere.

Jaio aurretik hasten da, keinu txikiekin hasten da… eta erabat betegarriak dira, beraz, ez galdu aukera eta EMAN EUSKARAREN GILTZA gehien maite dituzun horiei.




Zer da Emangiltza? Familiek seme-alaben hizkuntza ohituretan zuzeneko eragina dute. Webgune honetan euskara transmititzeko eta familien kezka, zalantza edota beldurrak uxatzeko gomendioak, aholkuak, tresnak eta baliabideak eskaintzen ditugu. Eman euskara zuen seme-alabei. Emangiltza!