2021(e)ko irailaren 30(a), osteguna
EMAN GILTZA
Euskara funtsezkoa da gure seme-alaben etorkizunean, eta argi izan behar dugu gurasoen inplikazioa ezinbestekoa dela gure seme-alabak euskaraz bizi ahal izateko. Gainera, eurei esker geuk ere jasoko dugu euskara.
Euskaldunak izan arren, batzuetan kezka bat baino gehiago sortuko zaigu eta oztopoak eta zailtasunak ere aurkituko ditugu bide horretan. Horiei aurre egiteko, euskara zerbitzuak zuontzat lagungarri izango den www.emangiltza.eus webgunea dauka martxan.
Atari horretan sartuz gero, besteak beste honakoak aurkituko dituzue:
GILTZAK: gurasoentzako aholkuak, gomendioak eta jolasak
TESTIGANTZAK: zuon egoeran dauden beste guraso batzuen testigantzak
TRESNAK: hiztegi, ipuin, joko, marrazki bizidunen… estekak; argitalpenak: Nola lagundu etxeko lanak egiten, Euskarazko produktuen katalogoa, Aita-ama eskolako lanak nik egin behar ditut, Gero eta gaztelania gehiago erabiltzen dute lagunartean…
2021(e)ko ekainaren 24(a), osteguna
2021(e)ko ekainaren 22(a), asteartea
2021(e)ko ekainaren 18(a), ostirala
2021(e)ko maiatzaren 6(a), osteguna
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)